MuseScore 1.2 kalean da

Mar 19, 2012 - 22:57

MuseScore 1.2 kalean da, orain arteko bertsiorik egonkorrena eta onena. Azken 8 hilabetetan MuseScore milioi bat aldiz deskargatu da, 200 herrialdetan baino gehiago. Software irekiko proiektu batek musikari eta programatzaile grinatsu talde batek bultzatuta mundu guztiko musikariak nola eragin dituenaren testigantza izugarria da.

MuseScore 1.2 screenshot

MuseScore 1.2 jeitsi

Berriak

MuseScore 1.2-k ia 100 akats baino gehiago zuzentzen ditu, batez ere gai hauetan: MusicXML inportazioa eta esportazioa, notazioa, erabiltzaile interfazea, playback-a, estiloa eta parteak. Hobetutako MusicXML sostenguarekin, Sibelius edo Finale-n sortutako musika bildumak errez inportatu ahal izango dira MuseScore-ra.

Izugarrizko ahalegina egin da MuseScore 1.2 lokalizatzeko. MuseJazz font-a nazioarteko alfabetak jasateko izugarri handitu da. Estoniera eta Bielorrusiera-rako itzulpen berriak daude eta beste 43 hizkuntzentzat eguneraketak egin dira.

Honekin batera orain arte MuseScore irekitzean ikusten genuen Moussorgsky-ren "Erakusketa Bateko Margolanak" piezari agur esan behar diogu. Hemendik aurrera MuseScore-rako bereziki konposatutako eta neurri bereko Marc Sabatella-ren "BIlkura" ikusiko dugu.

Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin, MuseScore Connect - 1.1 bertsioan gehitu zena- guztiz berregin da. Orain komunitateak elkarbanatutako musika bilatu zenezake musescore.com-en, baita zure bildumetan zehar nabigatu eta zure partiturak zuzenean MuseScore-n ireki. Baina hau hasiera besterik ez da. Hemendik aurrera MuseScore Connect-ek bere bidea egingo du eta MuseScore-ren bertsio ezberdinetatik at garatuko da.

1.2 bertsioari buruz gehiago jakiteko irteera oharrak irakurtzea gomendatzen dugu.

MuseScore 2.0-ra bidai orria

1.2 bertsioa 1.x bertsioetako azkena da. Gaurtik aurrera gure indar guztiak MuseScore 2.0 garatzen jarriko ditugu eta bidai orriari begirada bat bota ezkero, bertsio hau izugarria izango dela ikusi ahal izango da. Hau honela izan dadin, MuseScore eta bere garatzaile taldeak zure laguntza beharko du.

MuseScore-ren kodean parte hartzen duen jende kopurua hazten ari denez, elkarlanerako modu hobea nahi dugu. Kode irekiko beste proiektu batzuek azken urteetan egin duten aldaketa egin dugu guk ere, MuseScore-ren kode jatorria SVNtik GITera aldatuz. Beraz, MuseScore-ren kodearekin lanean ari baldin bazara, irakurri ezazu Nicolas-en mezua GIT-era egindako migrazioari buruz.

Ez baldin bazara kodearekin lanean ari baina ezaugarri berriak frogatzea nahi baldin badituzu hasteko leku egokiena bidai orria da. Lotutako parteak, tablaturak, traste diagramak, baxu zifratua, lerro ikuspegia, paleta egokituak, tono laurdeneko akzidentalak, konpas neurri malguagoak eta indar handiagoko testuak bezalako ezaugarriek froga gogorragoak eskatuko dituzte. Inoren ekarpenak ongi etorriak izango dira Teknologia aurrebistako forum-ean. Akatsak arazoen jarraipena atalean erazagutu ahal izango dira.

Guzti honekin batera beste bi ekimenek ere laguntza beharko dute: atzerapen automatizatuaren froga eta 2.0 gidaliburua. Informazio gehiago GIT sistemaren migrazioa bukatzean argitaratuko da.

Follow & support

Jarrrai itzazu MuseScore-ren inguruan dauden berriak Facebook, Twitter, edo newsletter-aren bidez. MuseScore-ri laguntza ematea nahi baldin baduzu, beti izango duzu dirua emateko aukera musescore.org sostengatzen duten zerbitzariak hobetu ahal izateko, geroz eta komunitate handiagoa dugu eta. Baina batez ere, MuseScore zure lagun eta familiarekin partekatuz eta aholkatuz lagundu dezakezu!

Orain, ospa dezagun bertsio berri hau kalean dela eta entzun MuseScore-ren adibide kantu berria.